Sakanako Futbol Topaketak: igandean benjaminak Urdiainen

Guaixe 2019ko mar. 14a, 11:47

Igandean Sakanako Futbol Topaketen benjaminen 8. jardunaldiko partidak jokatuko dira Urdiainen goizeko 10:00etatik aurrera

Igandean Sakanako Futbol Topaketetan benjaminen 8. jardunaldia jokoan izanen da Urdiainen goizeko 10:00etatik aurrera. Guztira bost partida izanen dira jokoan. Kimuek atseden hartuko dute.

Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.

Sakanako Futbol Topaketak
Benjaminen 8. jardunaldia, igandean Urdiainen
10:00    Sutegi A – Altsasu C
10:50    Sutegi 1 – Aralar Mendi A
11:40    Aralar Mendi 1 – Altsasu B
12:30    Etxarri Aranatz A - Urdiain
13:20    Etxarri Aranatz 1 – Altsasu A