Luzaideko Bolantak, Beskaitzeko Oinak Arin, Zalgizeko dantzariak, Sant Pie de Lerengo dantzariak eta Baztandarrak dantza eskolek parte hartu zuten jaialdian. Dantza erakustaldiaren ondoren Miguel Angel Sagasetari aitortza egin zion Euskal Dantzarien Biltzarrak. Euskal dantzak biltzen eta berreskuratzen egindako lanagatik jaso zuen Urdiaingo apaizak omenaldia. Sagasetak euskal makila eta oroigarri bat jaso zituen.
Ez da Sagasetak jasotzen duen omenaldi bakarra, izan ere, irailean Euskal Herriko Txistularien elkartearen Urrezko domina jaso zuen Urdiainen egindako ekitaldian.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!