Urdiaingo VII. Futbol 7 Txapelketarako izena ematea zabalik

Guaixe 2019ko mai. 30a, 10:28

Ekainaren 15era arte eman daiteke izena eta taldeko 60 euro ordaindu behar dira

Urdiaingo Gazte Asanbladak Urdiaingo VII. Futbol 7 Txapelketa antolatu du. Txapelketa Urdiaingo futbol zelaian jokatuko da, ekainaren 21ean hasiko da eta abuztuaren 14an jokatuko da finala, abuztuko Andra Mari festetan. Txapelketan aritu nahi duten taldeek izena ematea zabalik dute, ekainaren 15era arte, ondoko telefoetara whattsapa bidalita: 617 797 193 edo 634 433 742. Talde bakoitzak 60 euro ordaindu beharko ditu.