Udal eta foru hauteskundeak 2019

Orozek segituko du alkate izaten

Urdiaingo udaletxea.

Alkateak eta zinegotzi batek segituko dute udalean legegintzaldi berrian.

Urdiain
Udal hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 514   535  
Parte hartzea 345 % 67,12 330 % 61,68
Abstentzioa 169 % 32,88 205 % 38,31
Boto baliagarriak 331 % 95,94 315 % 95,45
Boto baliogabeak 14 % 4,05 15 % 4,54
Zerrendei emandakoak 298 % 86,37 233 % 70,60
Boto zuriak 33 % 9,56 82 % 24,84
Hautagaitza Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
EH Bildu 298 (% 90,03) 7 233 (% 73,97) 7
         
Foru hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 513   534  
Parte hartzea 357 % 69,59 341 % 63,85
Abstentzioa 156 % 43,69 193 % 36,14
Boto baliagarriak 356 % 99,72 341 % 100
Boto baliogabeak 1 % 0,28 0 0
Zerrendei emandakoak 353 % 98,88 332 % 97,36
Boto zuriak 3 % 0,84 9 % 2,64
Hautagaitza Botoak   Botoak  
EH Bildu 168 % 47,19 153 % 44,87
Geroa Bai 139 % 39,04 92 % 26,98
NA+ 26 % 7,30 31 % 18,77
PSN-PSOE 9 % 2,53 10 % 2,93
I-E 6 % 1,69 4 % 1,17
Ahal dugu 4 % 1,12 37 % 10,85


Bigarren deialdia jarraian Urdiainen soilik EH Bilduren hautagaitza aurkeztu zela. David Oroz Alonsok buru zuen zerrendak 298 boto eskuratu zituen domekan (% 90,03), 2015ean baino 65 boto gehiago (% 27,9). Abstentzioa 5,44 puntu jaitsi zen eta parte-hartzea % 67,12koa izan zen. Urdiainen 14 boto baliogabe zenbatu zituzten (1 gutxiago, % 6,66). Boto txuriak 33 izan ziren (49 gutxiago, % 59,75)

Udalaren osaera
1. David Oroz Alonso
2. Aitziber Chueca Galarza
3. Julen Goikoetxea Urdiain
4. Francisco Berdote Hernandez
5. Alex Lopez de Goikoetxea Eskisabel
6. Mikel Azkona Unanua
7. Aitor Zubiria Arregi

Parlamentua
Herriaren etxerako hauteskundeetan bezala Nafarroako Parlamentukoetan ere EH Bilduk botoetan gora egin zuen Urdiainen, 15 (% 9,8), eta 168 eskuratu zituen (% 47,19). Geroa Bairendako 139 boto izan ziren (% 39,04), aurreko aldian baino 47 boto gehiago (% 51,09). Navarra Sumak 26 boto eskuratu zituen (% 7,3), koalizioko hiru kideek bakarka 2015ean lortutakoak baino 5 gutxiago (% 16,12). Urdiainen PSNk 9 boto jaso zituen (%, 2,53), boto bat gutxiago (% 10). I-Erendako 6 boto zenbatu zituzten (% 1,69), 2015ean baino bi gehiago (% 50). Azkenik Ahal Duguk 4 boto (% 1,12) jaso zituen, 33 boto gutxiago (% 89,19). Aldaketaren gobernuari eutsi dion laukoak Urdiainen 31 boto gehiago eskuratu ditu. Parlamenturako hauteskundeetan abstentzioa 5,73 jaitsi zen, eta parte-hartzea % 69,59koa izan zen. Urdiainen boto baliogabe bakarra zenbatu zuten, 2015ean ezta bat. Eta boto txuriak 3 izan ziren (6 gutxiago, % 66,66).

Europa
Euro-ganberarako hauteskundeetan ere EH Bilduk jaso ditu boto gehien Urdiainen, 179 (% 51,44), 2014an Herriek Erabaki hautagaitzak baino 35 boto gehiago (% 24,3). Geroa Bairendako 103 urdiaindarren botoak izan ziren (% 29,6). Ahal Duguk Europarako 26 boto eskuratu zituen (% 7,47), 22 gehiago (% 550). PSNk, berriz, 20 boto lortu zituen (% 5,75), 4 gehiago (% 25). PPk Urdiainen 9 boto galdu zituen (% 56,25) eta 7rekin gelditu zen (2,01). Azkenik, Juntsendako 5 boto izan ziren (% 1,44). Europako hauteskundeetan abstentzioa 22,87 puntu jaitsi zen, eta parte-hartzea % 68,09koa izan zen. 2014n boto baliogaberik izan ez bazen, domekan bi zenbatu zituzten. Eta Txuriak 4 (2 gutxiago, % 33,33).

Gertutik
Kezketako bat, etxebizitza

David Oroz Alonsok Urdiaingo alkate izaten segituko du. Domekan herrian lortutako emaitzez “oso balorazio ona” egin dute Urdiaingo EH Bildukoek, “jende asko joan zen botoa ematera eta babes zabala jaso dugu”. Despeditzen den legegintzaldian egindakoak gogorarazi ondoren, Orozek aipatu du Koldo Zuazorekin Burundako hizkerako hiztegia osatzeko lanak egiten segituko duela. Herri lanei dagokienez, Kaluxa, De Felipe eta Bentalde kaleetako sareak eta zorua berritzeko egitasmoa aipatu du. “Komunikazioan eta parte-hartzean aurrerapauso batzuk ematen saiatu gara eta horretan sakondu nahi genuke”. Alkateak gaineratu duenez, “etxebizitzaren gaiari heltzeko zerbait asmatu beharko dugu, bai gazteendako, herrian gelditzeko, bai beste jendearendako. Gutxienez, horretaz eztabaidatzen hasi”.

Eskualde ikuspegia izanik hainbat erakundeetan Urdiain ordezkatua izanen dela gaineratu du Orozek, “gure aletxoa jartzen saiatuko gara”. Bera da Sakanako Mankomunitateko egungo presidentea, eta berriro izanen den galdetuta, erakunde horrek “beste erritmo batzuk” dituela eta “aurrerago, eta osaketaren arabera” izanen dela gaztigatu du. Normalean irailean eratzen da mankomunitatea. Tokiko Administrazioaren Maparen berrantolaketaz galdetuta, Orozek esan digunez, “hainbat urtetako lanari esker Eskualde garbi eta garatu bat baldin badago hori Sakana da. Neurri handi batean, Mank-en inguruan egindako lanari esker”. Orozek gaineratu duenez, “Eskualdea, berez, Sakanan eratuta dago. Lege aldetik zein isla duen? Tokiko maparen eztabaidarekin eman zitzaion erantzun egokia eta horra jo beharko genuke”. 

Informazio gehiago hemen.

Erlazionatuak

"Etxebizitzaren gaiari heltzeko zerbait asmatu beharko dugu"

Urdiain

Urdiaingo alkate izaten segiko du David Oroz Alonso. Legegintzaldiko aurreikuspenekin batera domekako hauteskundeen emaitzen balorazioa egin digu.