Endika Irigoienek Osasunan jarraituko du

Guaixe 2019ko eka. 4a, 12:33

Osasunak Endika Irigoieni urte batez luzatu dio kontratua, baina 2022ra arte luzatzeko aukera izango du

Osasuna futbol taldeak atzo adierazi zuenez, Endika Irigoien futbol jokalari urdiaindarrak talde gorritxoan jarraituko du. Urte baterako kontratua egin diote Irigoieni, Osasunak 2022ko ekainaren 30era arte luzatzeko aukera izanen duena. Bere etete klausula 30 milioi eurokoa da.

Endika Irigoien (1997, Urdiain) hegaleko jokalaria da, atzelaria. Bigarren B Mailara igo den Osasuna Promesas taldean aritu da, hain zuzen ere taldeko kapitainetako bat izan da, baina, horretaz gain, talde nagusiarekin bitan aritu da Jagoba Arrasateren esanetara. Irailaren 12an Reusen kontrako Kopako kanporaketan aritu zen eta ligan, martxoaren 2an Nasticen kontra jokatutako partidan. Horrela, jokalariak bere ibilbidea jarraituko du talde gorritxoan.