Kuadrillen eguna ospatuko dute

Guaixe 2019ko eka. 7a, 14:23
Jendea gaztetxe parean.

Bihar, 10:30etik aurrera egun osoko egitaraua

Urdiaingo Gazte Asanbladak Kuadrilen Eguna antolatu du biharko. 10:30ean gaztetxean auzatea eginez hasiko dute eguna. Ondoren, gaztetxean gazte erakundearen logotipoa margotuko dute. Eguerdian, Elizazpi frontoian pilota partidak izanen dira. Hangoa despedituta, 15:00etan bazkaltzera elkartuko dira. Bazkaldu ondoren bingo musikatua izanen da eta frontoian taberna jarriko dute. Afaltzeko ogitartekoak izanen dituzte 22:00etan eta parrandak ordu txikiak arte iraunen du.