Festarako bost egun

Guaixe 2019ko eka. 28a, 14:30

Plazan dantzara aterako dira urdiaindarrak eta bisitariak.

Bihar eguerdian etxajua lehertzearekin batera hasiko dira Urdiaingo festak, asteazkenera arte luzatuko direnak. Tartean San Pedro zelairako bisita ezin da falta, jakina.

Egitaraua
Garragarrilak 28, ostirala
19:00etan Burundako euskalkien hiztegien aurkezpena Koldo Zuazorekin auzuen eta ondoren auzatia.
21:00etan Pilota partiduek. Arrate-Nora / Leire-Naroa. Titin III.a-Bergera / Elizalde-Beroiz.

Garagarrilak 29, lanbata
12:00etan Etxajua eta festen hasiera Irunberriko txarangarekin.
13:00etatik 15:00etara Kuadrillen arteko kalderete txapelketia, UGAk antolatuik.
17:00etan Haur kategoriako bizikleta lasterketa eta ginkana.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Tximeleta taldiekin.
22:00etan Elkartasun herri afaia.
01:00etatik 04:00etara Dantzaldia Tximeleta taldiekin.

Garagarrilak 30, domeka
10:30ean Ardo banaketa San Pedroko hariztien.
12:30ean Meza nagusia San Pedroko baselizan.
14:30ean Bazkaia San Pedroko zelaietan.
17:00etan Zortzikoa.
19:00etan Salbea eta herrira itzulera.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Orots taldiekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:30etik 02:30era Dantzaldia Orots taldiekin.

Garilak 1, astelehena Jubilatuen eguna
10:00etan Gosaia alondegien, Tintiniturri elkartien eskutik.
12:00etan Meza.
12:30etik 14:00etara Fidel Zelairekin dantzaldia.  
14:30ean Jubilatuen bazkaia, ondoren Fidel Zelairekin dantzaldia.
15:00etan ‘Gizonen bazkaia’,  Txorongo txarangak alaitua.
18:00etan Asier Kidam magoa, frontonien.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Joselu Anaiak taldiekin.
24:00etatik 03:00etara Dantzaldia Joselu Anaiak taldiekin.

Garilak 2, asteartia
10:00etan Gosaria alondegian, gizonek eskainia.
12:30ean Tolin el mariachi, plazan.
14:30ean ‘Emakumien bazkaia’Turrutxiki txarangak girotua.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Oharkabe taldiekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:30etik 03:30era Dantzaldia Oharkabe taldiekin.

Garilak 3, asteazkena
10:00etan Gosaia Aitziber elkartien eskutik.
11:00etan Bordetxe, plazan.
14:30ean Herri bazkaria.
17:30ean Etxez etxe Irunberriko txarangarekin.
16:00etatik 19:30era Navar puzgarriak, plazan.  
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Trikidantz taldiekin.
00:30etik 03:30era Dantzaldia Trikidantz taldiekin.

Oharrak:
Egunero, eguerdi eta iluntzean, ardoa banatuko da alondegian.
Eguerdietan auzoan lentzeria erakusketa.