Larunbatean hasi ziren Urdiaingo festak. Koadrilen arteko bazkariek giroa berotu zuten, eta gauean giro oso polita egon zen herrian. Atzo, San Pedron bazkaltzera bildu ziren urdiaindarrak eta gaur jubilatuen eguna da. Horretaz gain, gizonen bazkaria eta Asier Kidam magoaren ikuskizuna izango da frontoian, eta Joselu Anaiak taldeak jarriko du musika.