Urdiaingo festetan urtero bezala, mezu zuzen eta gordin bat ikusi ahal izan dugu. Aurtengoan, helduei zuzendutako mezua izan da. Galdera zorrotz bat bota dute helduentzako, zergatik erakusten den haurrei euskaraz egiten, gure artean, helduon artean, erderaz egiten badugu.
Urdiaingo sanpedrotan beti dago deabru txiki bat euskaraz bizitzeko zirikatzen gaituena. Orain dela bi urte adibidez, horrela jarraituz gero pankarta guztiak gazteleraz izango zirela mehatxatu zigun.