Koldo Zuazo Burundako hiztegia osatzen ari da, eta Urdiango festen bezperan proiektua aurkeztu zuen. Burundako hizkera hobekien gorde den herria dela dio Zuazok. Hiztegia ez dago bukatuta: momentuz 2.800 hitz bildu dituzte, eta O letrarekin ari dira orain. Guztira, 4.500 hitz bilduko ditu hiztegiak. 2021eko abenduan, Durangoko azokan, aurkeztu nahi dute hiztegia.
Oraindik proiektuan dagoen arren, egitasmoa aurkeztu zuen Urdiainen, herriko festen bezperan. Hizkuntzak sendo iraun dezan hiztegiak ezinbestekoak direla dio Zuazok. Aurretik Burundako herrietako bi hiztegi argitaratu dira: Altsasukoa Kandido Izagirrek egin zuen eta Bakaikukoa Patxi Ondarrak.
Zuazoren hitzetan, Burundako euskara ezagutu duen harrigarriena da.