Andramauztuko festak

Guaixe 2019ko abu. 14a, 08:54

Urdindarrek agorrilaren erdialdean festa txikiak dituzte. Aitziberko Amarekin hitzordua dute bihar. Saraben dagoen ermitara urtean behin egiten duten bisita baliatzen dute basoan herri bazkaria egiteko. Festa txikiek gozatzeko bi egun ekarriko dituzte Urdiainera.

Egitaraua
Agorrilak 14, asteazkena
12:00etan Etxajua trikitilariek alaitua.
16:00etan Briska txapelketa, Kaluxan, eta mus txapelketa, Mareon.
17:30ean Apar festa plazan.
20:00etatik 22.00etara Dantzaldia Gabenara taldearekin.
00:30etik 03:30era Dantzaldia Gabenara taldearekin.

Agorrilak 15, osteguna
12:00etan Meza Aitzibergo baselizan eta ondoren auzatea trikitilariek alaituta.
14:30ean Bazkaia, Urriztin.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Alaiki taldearekin.
00:00etara 03:00etara Dantzaldia Alaiki taldearekin.
Egunero, eguerdi eta iluntzean, ardoa banatuko da alondegian.