Viscofaneko langileek Kasedako lan-heriotza salatu dute

Guaixe 2019ko ira. 19a, 19:34

Aurten lan istripuen ondorioz 33 euskal herritar hil dira.

Viscofan taldeak Kasedan duen lantegian lan istripua izan zen larunbatean eta horren ondorioz langile bat hil eta beste bat larri zaurituta ospitalera eraman zuten. Enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea deitu zuen astelehenerako. Kasedako lan-heriotza salatu eta hildakoaren senide eta lankideei elkartasuna adierazteko Viscofaneko Urdiaingo langileek enpresaren aurrean kontzentrazioak egin zituzten astelehenean, ordu erdi txanda bakoitzeko. Bilkurak enpresa batzordeak (LAB eta independenteak) deitu zituen.