Pilar Irigoien Ostizak Sodena (Nafarroako Garapenerako Elkartea) enpresa publikoaren zuzendari-gerente izaten segituko du. Sodenako administrazio kontseiluak irailaren 30ean erabaki zuen Manuel Arlaban Esparza elkarteko administratzailea izendatzea eta, hark, Irigoien karguan berretsi zuen. 2015eko abenduaren 11n izendatu zuten ardura horretarako urdiaindarra. Bere egitekoa inbertsioak erakartzeko eta lurralde estrategia planaren bidez garapen ekonomikoa bultzatzea da.