Lanengatik abiadura gehiago mugatu dute errepidean

Guaixe 2020ko urt. 10a, 10:52
Benta pareko kalean ari dira lanean.

Bentalde kaleko lanak direla eta Altsasutik Urdiainera joaten direnak 20 km orduko abiaduran pasa behar dute.

De Felipe eta Bentalde kaleetako sareak eta zoladura berritzeko lanak hasiak dira. Lanik nabarmenenak Bentalde kalean egiten ari dira NA-2410 errepideari paraleloa den kalean. Han pala lanean ari da eta kamioien joan etorria handia da. Horregatik, Altsasutik Urdiainera joaten diren gidariek Urdiainera iristean abiadura mugatu behar dute eta 20 km orduko eginez pasa behar dute herria. Bi kale horietako lanen aurrekontua 495.300 eurokoa da. Nafarroako Gobernuak 346.000 euroko dirulaguntza eman du eta beste 124.300 euro Sakanako Mankomunitateak, hari baitagokio uraren inguruko sareen lanak egitea. Bi kaleetako lanak martxorako despedituko dituzte.