Ihoteak-Inauteriak 2020

Momoxorro handiekin, agur aurtengo ihoteei

Astearte ihotean, arratsaldeko seitarako atera ziren  momoxarro handiak Urdiaingo kaleetara. Aurpegia estalita, larrua soinean eta txanoa buruan, zigorra eskuan hartu eta mozorrotu gabekoak jarraitzen hasi ziren, haiek tentatzen zituzten bitartean: "Momoxarro, xirrikiti xarro…" Arratsaldeko zortzietan, aurpegiko tapakiak kendu eta aurtengo inauteriak despeditu zituzten