More kolorea dauka martxoaren 8ak egutegian. Baita Urdiainen ere. Horregatik, ekitaldiak antolatu dituzte. Haiendako Angela Davisen esaldi bat aukeratu dute: “feminismoa emakumeak pertsonak garela esaten duen ideia erradikala da”. Prestatutako egitaraua gaur, 20:00etan, abiaraziko dute. Pintxo-pote feminista izanen da plazan. Hala ere, ekitaldi gehienak domekan izanen dira, martxoaren 8an. 10:00etan jarri dute hitzordua plazan, gosaltzeko. Hura despedituta, elkartutakoak herriari buelta emanen diote 11:00etan.
Eskualdeko manifestazioa hartuko du Altsasuk 12:00etan eta bertan parte hartzeko deia egin dieten urdiaindarrei. Handik bueltan, 14:30ean, emakumezkoen bazkaria izanen da. Bertan izan nahi duenak ezin bestean gaurko pintxo-potera atera beharko du, plazan eman beharko baita izena. Bazkaldu ondoren, Iruñean antolatutako Nafarroako manifestaziora joateko deia egin dute Urdiainen. 18:00etan hasiko da, Antoniutti parkean.