Pintxo-pote feminista antolatu zuten ostiralean Urdiainen Martxoaren 8ko egitaraua abiarazteko. Domekan, berriz, gosaldu ondoren herrian barna ibili ziren Emakumezko Langileen Nazioarteko Eguna zela gogoraraziz. Atzoko eguna ere baliatu zuten emakumezko urdindarren talde argazkia egiteko. Majo bazkaldu ondoren haietako batzuk Iruñera joan ziren, Nafarroako mugimendu feministaren manifestazioan parte hartzera. Eguerdian Sakanakoan parte hartu zuten.