Koronabirusak sortutako krisiaren lehenengo egunak "eroak" izan zirela aitortu du.
1. Nolakoak izan ziren lehenengo egunak?
Egun zailena ostirala, martxoaren 13a, izan zen. Baita aurreko egunean ere, ostegunean. Ikastetxeak itxiko zituztela esan zutenean jendea urduri jarri zen eta erosketetan normalean baino kantitate gehiago erosten hasi zen. Bi-hiru egun horiek, ostegun arratsaldea, ostirala eta larunbat goiza eroak izan ziren. Zerbait zegoela nabaritu genuen. Zerbait bazetorrela. Salmentak izan ziren normalean baino gehiago.
2. Orain zein egoeratan zaudete? Nola daramazue?
Orain gauza lasaitu da. Jendeak erosketa handiak egin ditu eta izozkailuan edo gauzak izaten jarraituko du. Saltzen segitzen dugu, baina lasaiago. Egoera normalizatu da.
3. Egunerokotasuna aldatu dizuela nabaritu duzue?
Guk, ez. Guk segitzen dugu lanbide normalarekin. Eskerrak momentura arte, behintzat, ez dugula arazorik izan. Bestela, jendea denda txikietan handietan baino gehiago erosten ari da. Zergatik izango da? Beldurragatik izan daiteke. Jendeak beldurra dauka supermerkatura handietara joateko. Hemen konfiantza gehiago dugu, jende ezaguna da… hortan ere nabaritu dugu.
4. Zer neurri hartu dituzue?
Dendara bakarrik bost pertsona sar daitezke aldi berean, kanpoan eskuak garbitzekoa jarri du, maskarrik orain esaten dute ez dela horrenbeste behar baina maskarillak ere erabili ditugu, protektoreekin ari gara saltzen. Neurri guztiak.
5. Nabaritu duzue jendeak produktu jakin bat gehiago erosi duela?
Barregarria izan da jendea hasi zela komuneko papera erosten, baina hemen ez zen horrelako alarmarik izan.
6. Hornidura arazorik izan duzue?
Harategira oilaskorik ez zuten ekartzen. Ez zuten banatzen eskatzen genuen eskaera. Arazoak zeuden eta harategi guztietan jada bazegoena banatzen zuten. Ez dakit etxeetako ekonomiarako oilaskoa erostea errazagoa den edo agian hiltegian arazoak izan zituzten. Asteburuan izan zen eta hurrengo astelehenerako dena prestatzeko, nik uste hiltegiaren gauza izan zela. Kamioiak arazorik gabe iristen dira orain.
7. Beraz, dendan normal ari zarete. Momenturen batean ixtea pentsatu zenuten?
Ez. Beldurra, bai. Hemendik jende asko pasatzen da eta konfiantza daukagu eta norbait gaixo badago ez da dendara etorriko, baina beldurrarekin bai. Baina oraingoz ondo.
8. Bezeroek zer komentatzen dute?
Jendea gehien bat gurasoengatik beldurra du, edadea dutenek gehien bat. Baina gutxi gehiago. Herrietako jendea etortzen da, baina orain igual gutxiago. Beldurra dute etortzeko kontrolak izaten direlako. Gaiaz pixka bat aldatzen saiatzen gara. Bestela, irratia edo telebista piztu eta dena da koronabirus.
9. Lan egin ondoren, etxera joan eta bertan itxita egon behar. Nola daramazue?
Ezin mugitu. Asteburutan basora ateratzea gustatzen zait, baina ezin bada, ezin da.
10. Nola ikusten duzue etorkizuna?
Zalantza askorekin. Orain lantegiak ere gelditu dira… Nahikoa beldur. Baina beno, espero dut tarte batean jendea normal hastea. Gauzak normal erostea eta bizitza normala eramatea.
11. Zerbait positibo edo ona atera daiteke?
Ea jendea denda txikiekin gehiago gogoratzen den. Bertako dendekin. Supermerkatu handietara joan beharrean, denda txikiei bizia ematea. Ez Urdiaingoa bakarrik, Sakanako guztiak. Denda txikiei bizi gehiago eman. Azkenean herrietan dauden dendak beti daude hor. Goizez arratsaldez, eguerdiz… ordu guztietan. Egoera honetan ere topera egon gara.