Urdiaingo liburutegia zabalik

Guaixe 2020ko mai. 25a, 10:30

Urdiaingo liburutegia. ARTXIBOA

Gaurtik aurrera Urdiaingo liburutegia zabalik izanen da 17:00etatik 20:00etara. 

Deskonfinamenduaren bigarren fasean sartu da gaur Nafarroa, eta neurrien artean liburutegien irekiera dago. Urdiaingo liburutegitik jakinarazi dutenez, gaur, maiatzaren 25, astelehena, liburutegia zabalduko dute 17:00etatik 20:00etara.