Bi hilabete lehenago estreinako diskoa argitaratu zuen taldeak. 15 piezez osatutako lanak arrakasta handia lortu zuen. Iñigo Goikoetxea urdindarrak diskoaz esan zuen: "letra eta doinu aldetik alaia, barregarria. Erritmo berria triki munduan baita euskal musikan ere". Musika eta ikasketak uztartzen ari zen garai hartan.