Hontz zuriaren erreskatea

Guaixe 2020ko eka. 4a, 13:18
Hontz zuriaren erreskatearen momentua. GUARDERIO_NA

Suhiltzaileek eta basozainek Arakil ibaian, Urdiain parean, arrantza amu batean trabatuta geratu zen hontz zuria erreskatatu zuten. 

Arakil ibaian, Urdiainen, arrantza amu batean trabatutako hontz zuria erreskatatu zuten, Basozainek Twitterren zabaldu bezala. Hegaztia CRFS Ilundainen sendatu zuten, eta dagoeneko aske utzi dutela jakinarazi dute basozainek.