De Felipe kalean, Goienkalden eta Herriko plazan egin zituzten geldialdiak San Juan Kantaita kantatzeko. Plazan, ura hartu zuten iturritik, eta segituan borobila egin eta kantaita kantatzen hasi ziren: "Egun bai egun honek San Juan dirudi, ez da San Juan baina hala alunbra bedi; goazen San Juanera gaur arratsean, etorriko gerala bihar goizian...". Bukatzerakoan, uzta ona eskatzeko konjurua egin –"Orain arte belar, hemendik aurrera gari" eta iturritik hartutako urari petaloak bota zizkion nesaki batek, beste nesaki batek ur horrekin aurpegia garbitzen zuen bitartean. Plazan ere gariz betetako saski bat zegoen.