Biltegia betetzeko Uharte Arakildik urez betetako kamioiak eramaten zituzten. Banaketa sarean zeuden ihesiengatik, uraren %35 galtzen zen. Irailean Urdalur urtegiko ura edaten hasi ziren urdindarrak. Ura biltegira eramateko, punpa jarri zuten. Migel Anjel Zubiria alkateak Urdalur urtegiaren kudeaketa txarra eta titularitatearen arazoa mahai gainean jarri zituen.