Bake epailearen eta ordezkoaren bila

Guaixe 2020ko ira. 2a, 09:42
Urdiaingo herriaren etxea.

Eskabideak hilaren 16ra arte egin daitezke.

Urdiaingo Udalak jakinarazi duenez, herriko bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik daude. Horregatik, bi postu horiek betetzeko deialdia egin du udalak. Interesa duten pertsonek eskabideak herriaren etxeko bulegoan aurkez ditzakete. Horretarako epea irailaren 16ra arte izanen dute.