Herriaren etxeak igogailua izanen du

Guaixe 2020ko ira. 24a, 09:56
Urdiaingo hgerriaren etxea.

Udal eraikina irisgarria egiteko neurria izanen da. 

Herriaren etxeak udal bulegoaz aparte, hainbat jarduera hartzen dituen auzoa eta udal-liburutegia  hartzen ditu bere baitan. Urdiaingo Udalak eraikina urdindar guztiei irisgarria egiteko igogailua jartzeko pausoak ematen ari da. David Oroz Alonso alkateak jakinarazi duenez, proiektua ez da berria, baina oraingoan bultzada eman nahi diote. Nafarroako Gobernuak despopulazioaren kontrako neurriak hartzeko emandako dirulaguntza erabiliko du, 16.518 euro. Jakina, hori ez da nahikoa izanen eta baso aprobetxamendu baten salmentatik etor daitekeenarekin osatuko luke udalak aurrekontua.