Han sartu eta eskuinetara Anjeli liburuzaina egoten zen. Bazkide ugari izan arren liburutegira jende gutxi joaten zela aitortu zion Guaixeri. Erabiltzaile handienak gaztetxoak ziren, etxeko lanak han egiten baitzituzten. “Irakasleak eskatzen duena irakurtzen dute bakarrik. Eta jende jarririk ez da etortzen”. Hala ere, jende jarriarengana haien seme-alaben bidez iristen zen, haiei ematen baitzizkien amendako liburuak. Emakumezkoak baitziren irakurle handienak. Euskaraz gutxiago irakurtzen zela ere nabarmendu zuen liburuzainak.