Txirrindularitza

Urtasunen Kern Pharma UCI ProTeam mailakoa izango da

Guaixe 2020ko aza. 2a, 14:12

Urdiaindarrak zuzentzen duen taldeak kontinental mailatik UCI ProTeam mailara egingo du salto 2021ean

Kern Pharma UCI kontinental mailako talde profesionaletik berri onak iritsi dira. Pablo Urtasun urdiaindarrak zuzentzen duen taldeak mailaz gora egin du eta datorren denboraldian, 2021ean, UCI ProTeam mailakoa izango da, hau da, txirrindularitzaren 2. mailako taldea izango da.

Hau albiste oso ona da euskal txirrindularitzarako, txirrindulari amateurrek profesionaltasunera salto egiteko beste bide bat izaten jarraituko dutelako. Bestalde, oso berri ona da ere Pablo Urtasunendako, mailaz gora egitean egutegi profesionaletako proba gehiagotan eta garrantzitsuagoetan parte hartu ahal izango dutelako. Maila berriak eskatzen dituen baliabideetara egokitu beharko du orain taldeak.