Afizionatuen mailako Ciclismo Riojano VegaBike taldean hasi zen aurten Andoni Ocaña txirrindulari urdiaindarra eta datorren denboraldian, 2021 urtean, talde berean jarraituko du, Ciclismo Riojano VegaBike taldeak beste urte batez luzatu baitio kontratua. “Mailari eta taldeari egokitzeko urte ona egin du nafarrak, eta datorren denboraldian bere helburuak lortzeko gogotsu dago” adierazi du Ciclismo Riojano taldeak.