Oier Lakuntza bertsolaria 'Hitzetik Hortzera' saioan

Guaixe 2021ko urt. 12a, 10:29
Oier Lakuntza Hitzetik Hortzera saioan. BERTSOZALE ELKARTEA

Bertsolari eta kimikari urdiaindarrak oholtza gaineko esperientzia kontatu du ETBko bertsolaritzari buruzko saioan. 

Bertsolaria eta kimikaria da Oier Lakuntza. Oso gaztetan Wolfram sindromea diagnostikatu zioten eta horrek ikusmenean, entzumenean eta beste hainbat gaitasunetan eragiten dio. Asteburuan emititutako Hitzetik Hortzera saioan bertsolaritzaren munduko esperientzia kontatu zuen, baita aniztasun funtzionala duen jendearendako bertsolaritza nolako esparrua duen azaldu zuen ere. Bertsolariak bertsoaldi batzuk gogora ekarri zituen ere. 

Bertsolaritza gizarteari ikuspegi ezberdinetatik trena bat dela dio Lakuntzak, horregatik hasi zen bertsotan. 2012. urtean kimikan doktoratu zen eta Arabako Parke Teknologikoa lan egiten du; hortaz, gasteiztarrekin aritzen da bertsotan.