Dantza eta festa genero identitatearen ikuspuntutik

Guaixe 2021ko ots. 26a, 09:54
2020ko Urdiaingo kintoak zortzikoa dantzatzen. ARTXIBOA

Gaur, ostirala, 18:30ean, 'Ezin badut dantzarik egin, hau ez da nire iraultza' hiltzadia izanen da Urdiaingo auzoan. Sakanako Mankomunitatearen Berdintasun zerbitzuak antolatu du Martxoaren 8ko egitarauaren barruan.

Maialen Galarza Izagirre antropologo urdiaindarrak Urdiaingo Kintoen festa eta San Joan bezperako kantaitaren errituaren ikerketa egin du eta Oier Araolaza kazetaria, antropologoa eta dantzaria Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan tesiaren egilea da. Gaur, otsailak 26, ostirala, 18:30ean, Ezin badut dantzarik egin, hau ez da nire iraultza solasaldia eginen dute Urdiaingo auzoan Sakanako Mankomunitatearen Berdintasun zerbitzuak antolatuta. Edukiera mugatua da eta aurretik izena eman behar da berdintasuna@sakana-mank.eus epostara mezu bat bidaliz. 

Erlazionatuak

Igarotze erritu bat

Erkuden Ruiz Barroso 2021 ots 10 Urdiain