Garai batean Urdiaingo ama birjinarengana, ermitara, herritarrak prozesioan joaten ziren, errezatzen, kantaitan eta larreak bedeinkatzen. Horien bidez euria egitea, uzta ona egotea eta beste eskatzen zituzten. Urteak ziren urdiaindarrak Aitziberko ermitara udan besterik ez zirela joaten. Junta Sozialekoek behin baino gehiagotan joateko proposamena egin zuen. Eta maiatza ama birjina guztien hilabetea denez, maiatzaren 18an, larunbatarekin, joan ziren. 19:00etako mezaren ondoren auzatea izan zen.