Liburuaren egunean, liburu baten aurkezpena

Guaixe 2021ko api. 22a, 10:53
Joxe Lacalle argazkilaria Olaztiko Intsumisio astean. ARTXIBOA

Bihar, apirilaren 23, ostirala, Joxe Lacalle argazkilariaren 'Si te mandan una carta' liburuaren aurkezpena izanen da Urdiaingo udaletxeko auzoa. Bi saio egonen dira: 18:30ean eta 19:40ean. 

Liburuaren eguna izanen da bihar, eta Urdiaingo liburutegiak Si te mandan una carta liburuaren aurkezpenarekin ospatuko du. Joxe Lacalle argazkilaria eta liburuaren egilea izanen da Urdiaingo udaletxeko auzoan. Edukiera mugatua dela eta bi saio egonen dira, 18:30ean eta 19:40ean. Hitzaldia gaztelaniaz iznanen da. Lacalle Intsumisio mugimenduaren garaiko argazkilaria izan zen, eta garaiko irudiak eta kontakizunak bildu ditu Si te mandan una carta liburuan.