Pilota goxua / atletismoa

Urdingo Bikotekako Pilota Goxua Txapelketa antolatu dute

Guaixe 2021ko eka. 16a, 11:11

Urdingo Gazte Asanbladak antolatu du eta izena ematea zabalik dago ekainaren 27ra bitartean. Horretaz gain, ekainaren 26an Ixi Punta Ioera lasterketa ez lehiakorra antolatu du asanbladak

Urdingo Gazte Asanbladak Antolakuntza eta auzolanaz herria eraiki lelopean bi kirol ekimen antolatzea erabaki du, “aurtengo urte gorabeheratsuari argi izpin bat atatzekotan”. Batetik, Urdingo Bikotekako Pilota Goxua Txapelketa antolatu du, eta, bestetik, lasterketa herrikoi ez lehiakorra, Ixi Punta Ioera. 

Urdingo Bikotekako Pilota Goxua Txapelketan parte hartu nahi dutenek ekainaren 27ra arteko epea dute Kaluxa tabernan edo 640 811 881 telefonoan izena emateko. Helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta 14 urtetik beherakoek, aldiz, debalde izango dute parte hartzea. Adinan arabera maila difentiek inko dia eta txapelketa Urdingo frontonan jokatuko da. 

Ixi Punta Ioera lasterketa
Bestalde, ekainaren 26an, larunbatarekin, jokatuko da Urdingo Gazte Asanbladak prestatutako lasterketa herrikoia: Ixi Punta Ioera. Goizeko 10:00etan abiatuko da lasterketa ez lehiakorra, goizeko 10:00etan. Izena ematea egunean bertan egin beharko da, goizeko 9:00etatik aurrera, Urdingo plazan.