Gaur, asteazkena, kadeteen mailako III. Urdiain Saria jokatuko da. Lasterketa 17:30ean abiatuko da Urdiaingo plazatik, eta txirrindulariek 56 km osatu beharko dituzte. Lehenik eta behin Etxarri Aranatzeraino iritsiko dira, buelta hartu eta Ziordiraino heltzeko. Ziordian buelta hartu, eta atzera ere Etxarri Aranatz izango dute helburu. Etxarrira helduta, buelta hartu eta Olaztiraino helduko da tropela, Altamira portua igo, jaitsi eta Urdiaingo helmugara heltzeko.