Hiru orduz musikaz eta musika taldeei buruz hitz egiten. Emaitza hori eman zuen Urdiaingo Euskara Batzordeak Sakanako musikariekin antolatutako mahai inguruak. Hizketan aritu ziren Burni, Nahi ta Nahiez, Ortzi, Kontraesaka eta Gozategi taldeetako kideak. Moderatzailea Trikimailu taldeko Juan Migel Arzelus izan zen. Musikan hasi berriak eta beteranoak elkartu ziren eta ospea, musikariaren bizimodua, musikaz bizitzea eta halakoak izan zituzten hizketa gai.