Sortu alderdiak bere hirugarren kongresua Bilbon despeditu zuen igandean. Indar subiranistaren ekintza politikoa gidatuko dituen ildoak berretsi zituzten Sortuko kideek. Horrekin batera, %89ko babesarekin, alderdiaren Nazio Kontseilua aukeratu zuten kideek. Alderdiaren zuzendaritzaren buru Arkaitz Rodriguez izanen da. Nazio irizpideak aintzat hartuta Sorturen Nazio Kontseiluko kide izanen diren hamar kideen artean David Oroz Alonso urdiaindarra dago.