Unión Deportiva Melillak ostiralean azaldu zuenez, Endika Irigoien futbol jokalari urdiaindarra taldeko jokalari izango da 2021/2022 denboraldi bukaerara arte. Joan zen denboraldi bukaeran Osasuna Promesas taldetik atera zenetik, talderik gabe zegoen 25 urteko hegal ezkerra. Osasuna Promesasen 133 partida jokatu zituen Irigoienek, horietatik 105 2. B mailan, eta Jagoba Arrasaterekin Osasuna talde nagusian debutatu zuen, Errege Kopako partida batean.
UD Melillan kontentu daude lortutako akordioarekin eta ibilbide oparoena opa diote Irigoieni, eta sare sozialetan ongi etorririk beroena egin diote, “Ongi etorri Endika!” hitzekin.