Kintoak 2022

Urdiaingo kintoen zortzikoa

Guaixe 2022ko otsailaren 8a

Urdiaingo kintoen egun handia igandea da. Eguerdian plazan bildu eta zortzikoa dantzatzen dute. Aurtengoa berezia izan da aurreko urtean pandemiagatik dantzatu ezin izan zutenek, igandean dantzatu zutelako, aurtengoekin batera; binaka aritu ziren.