Urdiainen mantaguna ospatuko dute bihar. Arpilerazko mantak edo zakuak soinean, aurpegia estalita eta zigorra eskuan. Eta mozorrotu horiek zirikatzeko errepika: Mantaguna, guna, guna, guna, zakuan kunkuna. Haiengandik lasterka eginen duten gainontzeko urdindarrak dira ihoteetako protagonistak bihar. Momoxarroak, berriz, domekan eta asteartean aterako dira kalera, horiek ere jendea berotzeko gogoz. Horretarako eskuetan zigorra izanen dute. Gainontzean aurpegia estalia, farak bizkarrean dituzte, batzuk ardi narruak izanen dituzte soinean, besteek ohe estalkiak, besteren batzuek txano konikoa jantziko dute. Ihote pertsonaia zirikatzeko ere badute errepika urdiaindarrek: momoxarro xirrikiti xarro, esportero molinero, zaia janda putza gero, arre konpañero.
Egitaraua
- Otsailak 26, larunbata. Mantaguna
16:30-20:00 Mozorrotuak kalean. - Otsailak 27, domeka
17:00-20:00 Mamoxarro txikiak kalean.
Ondoren txokolate jana, plazan. - Martxoak 1, asteartea
17:00-20:00 Mamoxarro handiak kalean.
Ondoren koadrilen sorgin afariak.