Emakume Langileen Egunean, asteartean, urdindarrek plazan elkarretaratzea egin zuten eta, ondoren, herriari buelta eman zioten Antolakuntza feminista gure garra zioen pankartarekin. Egun horren harira Urdingo emakume feministek antolatutakoak asteburuan izanen dute segida. Nerea Oloron Bizkaik Emakumeon egoera historiari esker ulertuz hitzaldia emanen du ostiralean, 18:00etan, auzoan. 20:00etan, berriz, pintxopote feminista izanen da plazara ematen duen herriko etxearen gelan. Urdiainen antolatutako asteburu feminista despeditzeko, larunbatean, 21:30ean, emakumezkoen afaria izanen da elkartean. Afarirako izena eman nahi duenak gaur du azken aukera, horretarako Kaluxa tabernara jo beharko du.