Udalak bi epaitza saldu nahi ditu

Guaixe 2022ko eka. 2a, 10:30
Urdiaingo ikuspegia. ARTXIBOA

Erosketa proposamenak egin nahi dituztenek herriaren etxean aurkeztu beharko dituzte garagarrilaren 13rako.

Urdiaingo Udalak plegu itxiko enkante bidez bi aprobetxamendu saldu nahi ditu. Aurrenekoa Mekolatz, Gaztainaldibarrena eta Urdinbide dermioetan dago. Epaitza hori 3.413 pagok osatzen dute 589,5 metro kubiko zur eta 2.849,2 m3 egur kubikatzen du, guztira 3.438,80m3. Harengatik Urdiaingo Udalak 67.498,58 euro eskatu ditu. Atzeneko epaitza Zearreta, Sitisoro, Basoegala eta Intxusburu dermioetan dago eta 1.291 alertzek osatzen dute. Haien kubikazioa 645,90 m3 egurrekoa da. Haren balioa 14.291,98 eurokoa da. Bi epaitzengatik udalak guztira 81.790,56 euro eskatzen ditu.