Aizkora

Amets Aristizabalen finala

Guaixe 2022ko eka. 3a, 10:45

Amets Aristizabal, Sakanako Herri Kirol egunean.

Urdaindarrak Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako Gaztetxoen 19 urtez azpiko finala jokatuko du

Sakanako Aizkora Eskolan trebatzen den Amets Aristizabal Vicente gazte urdiaindarrak Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako Gaztetxoen 19 urtez azpiko finala jokatuko du igandean, ekainaren 5ean, 12:00etan Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan. Aristizabalek Zarateko Isidro Velasco eta Hernaniko Igoin Pikabea izango ditu aurkari, eta egin beharreko lana 45 ontzako hiru enbor erdibitzea izango da. 

Maila nagusian, Iker Vicente, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi “Txikia” lehiatuko dira, 23 urtez azpian Hodei Ezpeleta, Jokin Urretabizkaia “Basozabal eta Xuban Kañamares V., eta emakumezkoetan Nerea Sorondo, Nerea Arruti eta Laiene Pikabea. Harri jasotzean Jokin Eizmendi, eta Jon Unanue “Goenatxo III.a” lehiatuko dira, eta emakumezkoetan Karmele Gisasola “Zelai III.”, Patricia Martin eta Lur Errekondo.