Aizkora

Amets Aristizabal, hirugarren Gaztetxoen Txapelketan

Guaixe 2022ko eka. 10a, 11:00

Amets Aristizabal, Banakako Urrezko Txapelketako gainontzeko partaideekin. EGUR SPORT

Urdiaindarrak 19 urtez azpiko finala jokatu zuen Azpeitian

Sakanako Aizkora Eskolan trebatzen den Amets Aristizabal Vicente gazte urdiaindarrak Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako Gaztetxoen 19 urtez azpiko finala jokatu zuen igandean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Aristizabalek Zarateko Isidro Velasco eta Hernaniko Igoin Pikabea izan zituen aurkari, eta hirurek 45 ontzako hiru enbor erdibitu behar izan zituzten. 

Azkarrena Isidro Velasco izan zen (5:03), Igoin Pikabearen (5:24) eta Amets Aristizabalen (6:41) aurretik. Handien artean lehiatzeko esperientzia ez du nolanahi ahaztuko urdiaindarrak.