"Orain arte belar, hemendik aurrera gari..." abestuko dute berriz ere Urdiaingo neskek San Juan ermitaren aurrean. 19:30ean herriko etxetik ermitarako bidea hartuko dute txistulariak, garai bateko jantzia daramaten neskek eta dantzari txikiek. Ermitan meza egin ondoren, ermitako plazan, sua piztuko dute eta neska gazteek San Joan kantaita eginen dute eta dantzari txikiek dantzatuko dute. Behin herrian bueltan auzoka afariak eginen dituzte.