Zuazok Burundako hiztegia aurkeztuko du

Guaixe 2022ko ekainaren 21a

Garilaren 1ean, ostirala, Urdiaingo herriaren etxean liburuaren aurkezpena eginen du hizkutzalariak. 

"Burundak duen kokagunea dela eta, bertako hizkera hiru alderdietatik elikatu da: Nafarroatik, Arabatik eta Gipuzkoatik. Badira, gainera, bertan sortutako hitz bereziak eta baita bertan gordetakoak ere". Ondare lexiko horren zati esanguratsu bat bildu ditu Koldo Zuazok Burundako Hiztegia-n: 3.941 sarrera, 1.446 azpisarrera, 75 esamolde eta 46 esaera eta esaera zahar. Uztailaren 1ean, ostirala, Urdiaingo festen atarian, Zuazok liburua aurkeztuko du herriko etxean. Aurkezpena 19:00etan izanen da, eta ondoren auzatea egonen da.