Euri tintin batzuekin hasi ziren San Juan bezperako ospakizunak Urdiainen, baina herriko neskek uzta ona eskatzeko San Juan kantaita abesten hasi zirenerako euria desagertu zen. Bi urteren ondoren, giro bikaina izan zen San Juan ermitan, eta suan salto egin, txorizoa eta gazta dastatu, eta herriko tazetan ardoa hartzeko aukera bikain probestu zuten. Ondoren, afariak izan ziren.