San Pedro ermitan Altsasu eta Urdiain artean dago, eta horrek bi herrien arteko liskartxoak ekarri ditu betidanik. Dena dela, aspaldi erabaki zuten San Pedro egunean, garagarrilaren 29an, Altsasun ospatuko zutela erromeria, eta urdindarrak hurrengo igandean bilduko zirela baselizaren inguruan. Hortaz, San Pedroren omenezko festak larunbatean hasiko ziren. Gauzak horrela, eta pandemiagatik modu ofizialean bertan behera geratu ondoren, San Pedroko festak ospatuko dituzte garilaren 2tik, larunbatetik, 6ra, asteazkenera, Urdiainen. Ostiralean, festen programaren barruan, Koldo Zuazoren Burundako Hiztegiaren aurkezpena izanen da. Egunero, eguerdian eta iluntzean, udalak ardoa banatuko du.
Urdiaingo San Pedro festen egitaraua
Garilak 1, ostirala
- 19:00 Koldo Zuazoren Burundako hiztegiaren aurkezpena.
Ondoren, bendua eta tazia.
Garilak 2, larunbata
- 12:00 Etxajua, Festen hasiera, Txorongo Txarangak alaituta.
- 13:00 Kuadrillen arteko kalderete txapelketa, UGAk antolatuta.
- 17:00 Eskolarteko txirrindulari lasterketa, Burunda Txirrindularitza Taldeak.
- 20:15-22:00 Kresala taldearen emanaldia.
- 22:00 Herri afaria.
- 01:00-04:00 Kresala taldearekin dantzaldia.
Garilak 3, domeka
- 10:30 Ardo banaketa, San Pedroko hariztian.
- 12:30 Meza Nagusia, San Pedroko baselizan.
- 14:30 Bazkaria, San Pedroko zelaietan.
- 17:00 Zortzikoa.
- 19:00 Salbea eta herrira itzulera.
- 20:00-22:00 Sukar taldearen emanaldia.
- 22:00 Zezensuzkoa
- 00:30-02:30 Oharkabe taldearekin dantzaldia.
Garilak 4, astelehena
- 10:00 Tintiniturrik eskainitako gosaria, Alondeien.
- 12:00 Meza.
- 12:30-14:00 Fidel Zelayekin dantzaldia.
- 14:30 Jubilatuen bazkaria.
- 15:00 Gizonen bazkaria, Irunberriko txarangarekin.
- 19:00 Altsasuko dantza taldearen emanaldia.
- 20:00-22:00 / 24:00-03:00 Joselu Anaiakekin dantzaldia.
Garilak 5, Asteartea
- 10:00 Gizonek eskainitako gosaria, Alondeien.
- 12:30 Chuchín Ibañezen emanaldia, plazan.
- 14:30 Emakumeen bazkaria, Turrutxiki txarangarekin.
- 17:30 IV. Urdiain Saria kadeteen mailako lasterketa. Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatuta. 56 km, Altamirara behin igoko dira.
- 22:00 Zezensuzkoa
- 00:30-03:00 Orots taldearen emanaldia, plazan.
Garilak 6, asteazkena
- 10:00 Aitziber elkarteak eskainitako gosaria.
- 12:00-14:00 Ur txirrista.
- 14:30 Herri bazkaria.
- 17:30 Etxez etxe, Txaranga Txorongorekin.
- 16:00-18:00 Ur festa.
- 20:00-22:00 / 00:30-03:00 Ganbenara taldearekin dantzaldia.