'Bioletak bakearen alde' tailerra Urdiaingo liburutegian

Guaixe 2022ko uzt. 19a, 08:50
Urdiaingo liburutegia. ARTXIBOA

Nafarroako Gobernuak 'Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Liburutegiak' programaren bitartez, tailerra izanen da abuztuaren 17an, Urdiaingo liburutegian. 

Bioletak bakearen alde euskarazko tailerra izanen da abuztuaren 17an, 12:00etan, Urdiaingo liburutegian. Tailerra Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Kirol Departamentuko Liburutegi Zerbitzuak eta Herritarrekiko Harremanen Departamentuko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuak elkarlanean egiten duten Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Liburutegiak programaren bidez iritsiko da Urdiainera. Programaren laugarren edizioa da, eta 48 liburutegi publikotan egonen da. Guztira, 110 sustatuko ditu ekainean eta iraila bitartean. 

Bioletak bakearen alde tailerra Inma Gurreak, Izaskun Mujikak eta Marisa Serranok gidatzen dute eta bake prozesuetan emakumeen figuran eta ez biolentzian oinarritzen da. 5 eta 8 urte bitarteko haurrendako bideratuta dago.