'Mugez harago' tailerra Urdiaingo liburutegian

Guaixe 2022ko uzt. 19a, 13:29
Urdiaingo liburutegia. ARTXIBOA

Nafarroako Gobernuak 'Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Liburutegiak' programaren bitartez, tailerra izanen da irailaren 6an, Urdiaingo liburutegian. 

Mugez harago euskarazko tailerra izanen da irailaren 6an, asteartea, 11:30ean, Urdiaingo liburutegian. Tailerra Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Kirol Departamentuko Liburutegi Zerbitzuak eta Herritarrekiko Harremanen Departamentuko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuak elkarlanean egiten duten Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Liburutegiak programaren bidez iritsiko da Urdiainera. Programaren laugarren edizioa da, eta 48 liburutegi publikotan egonen da. Guztira, 110 sustatuko ditu ekainean eta iraila bitartean. 

Mugez harago tailerrean Breakout edukatibo baten bidez, hau da, proba desberdineko joko baten bidez migrazioaren eta ingurugiroagatik aterpea bilatzearen esperientzia ezagutuko dute parte hartzaileek. 14 urtetik gorako pertsonei bideratuta dago.