'Begirada ezberdin baten bila' tailerra Urdiaingo liburutegian

Guaixe 2022ko uzt. 19a, 13:47

Urdiaingo liburutegia. ARTXIBOA

Nafarroako Gobernuak 'Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Liburutegiak' programaren bitartez, tailerra izanen da irailaren 6an, Urdiaingo liburutegian. 

Begirada ezberdin baten bila euskarazko tailerra izanen da abuztuaren 31n, asteazkena, 12:00etan, Urdiaingo liburutegian. Tailerra Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Kirol Departamentuko Liburutegi Zerbitzuak eta Herritarrekiko Harremanen Departamentuko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuak elkarlanean egiten duten Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Liburutegiak programaren bidez iritsiko da Urdiainera. Programaren laugarren edizioa da, eta 48 liburutegi publikotan egonen da. Guztira, 110 sustatuko ditu ekainean eta iraila bitartean. 

Begirada ezberdin baten bila tailerra 12 eta 16 urte bitarteko gazteei bideratuta dago, eta gizarte bazterkeria lantzen du. Pobreziaren eta Bazterkeriaren Kontrako Nafarroako Sareak sustatu du eta lau joko eta dinamika lantzen ditu.